Nafarroako Museoko bost langileren kaleratzea salatu dute AFAPNA, ELA, CCOO eta UGTk

Bidane Beloki Ezker 2024ko abe. 17a, 13:54

Elkarretaratzea deitu dute eraikinean hasiko diren obrak direla-eta egingo museoko zuzendaritzak egingo dituen kaleratzeak gaitzesteko.

Nafarroako Museoko langileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan, AFAPNA, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, eraikinean hasiko diren obrak direla-eta egingo diren bost kaleratzeen aurka protesta egiteko.

Eraikinean aurreikusitako obren ondorioz, urrira arte gutxi gorabehera, aldi baterako kontratatuta dauden bost langile kaleratu egingo dituztela jakinarazi du Nafarroako Museoko zuzendaritzak. Zerbitzu Orokorretako bost lanpostu dira eta UGTk salatu du kontrataziorako epea oposizioan dagoen lanpostu hutsa bete artekoa zela".

AFAPNA, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek erabakia berriz aztertzeko eta aldi baterako kontratuak ez eteteko eskatu diote zuzendaritzari. Era berean, obrak egin bitartean Museoen Zerbitzuko edo Kultura Departamentuko beste lanpostu batzuetan birkokatzea galdegin dute.

Alternatibak proposatu dituzte sindikatuek, “irudimenarekin aukerak egon daitezke”, adierazi dute. “Langileen arteko txandakako prestakuntza, esaterako, edo baita obrak pisuka, aretoka egitea ere, dena aldi berean ez ixtea, hori baita langileei buruz argudiatzen dutena”, azaldu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!