Gaur eginen da Iruñeko hiriaren egoeraren eztabaida

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 16a, 08:06

Gobernu taldean aldaketa izan zenetik urtebetera heldu da eztabaida politikoa. Sarasate, Erorien monumentua edo ta Belosoko proiektuak izanen dira eztabaidaren erdigunean.

Hiriaren egoeraren 13. Eztabaida zentsura mozioaren urteurrenean heldu da. Joseba Asiron alkateak urte honetan egindako aurrera urratsak azalduko ditu eta UPNko Cristina Ibarrolak gogor kritikatuko du egindakoa edo bere gain hartu martxan jarritako proiektuak. Horretan sorpresa handiegirik ez da espero. Bai ordea ikusi beharko da nola txertatzen duen Gobernu taldeak erorien monumentuaren etorkizunaren inguruko eztabaida, bananduta iristen baitira gaurko saiora. Alde batetik EH Bildu eta Geroa Bai, PSNrekin bat eginda, akordio politikoa sinatuta; eraikinaren zati bat eraitsi eta beste bat adieraberritzeko. Aurrez aurre, Zurekin Nafarroako zinegotzia, gobernu taldeko kidea izan arren, akordiotik at geratu dena.

Eztabaida arratsaldeko lau terdietan abiatuko da. www.pamplona.es atarian streaming bidez jarraitu daiteke eztabaida.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!