Artisau azokaren bosgarren edizioa antolatu dute Geltokin asteburuan. Ostiraletik igandera bitartean 27 artisau izango dira autobus geltoki zaharrean. Ostiralean 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, larunbatean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta igandean, goizez.
Azokan askotariko artisautza produktuak aurki daitezke, hala nola zilarra, ehungintza, kosmetika naturala, bitxigintza, larrua, zura, makramea, ilustrazioa edota estanpazioak. Zuzeneko musika ere egongo da Nafarroako eszenako hainbat DJren eskutik. Kontsumo alternatiba ezberdinak proposatu nahi dituzte “tokiko artisautza ikusarazi eta kontsumo kontziente eta arduratsua bultzatuz”.
Zehazki, hauek izango dira merkatuan parte hartuko duten tokiko artisau-markak: Kabila, Irmas, Bilobila, Aritzkurengo tienduka, Forjas Brun, Tres pajaritas, Kapalilua, Amaraun Makrame, Mosstaza, Iker Pelegrin, Omapora, Ylunn 's world, Haize eroa, Iparlur, Eskuz josita YD, Ines Alba, El Akelarre Productos Naturales, Cueto cucon, Derua, Traza espacio creativo, Ur Gatza, Frida y punto, Herbaria, Amadenda, Megan Carys Metals, Besarkatu eta Mikene.
Gainera, azoka-gunean tokiko DJ zenbaiten musikaz gozatzeko aukera egongo da, Geltokik DLC Kultur DJ taldearen laguntzaz osatutako eskaintza zabalari esker. Ostiral arratsaldean DJ Chipotle Chichadelico egongo da 18:00etatik 20:00etara. Larunbatean Maisa Covadela DJaren txanda izango da 11:00etatik 13:00etara, eta larunbat arratsaldean Makeda DJ 18:00etatik 20:00etara. Igandean DJ Budinek azoka itxiko du, 11:00etatik 13:00etara.