Nafarroako Gobernuak hiru akordio lortu ditu Uharten, Erripagañan eta Arangurenen alokairuko babes ofizialeko ehun etxebizitza inguru sustatzeko. Kalitatezko etxebizitza publikoak arrazoizko prezioetan sustatzeko Navarra Social Housing planaren esparruan lortu dute hitzarmena.
Uharten babes ofizialeko alokairurako hamabi etxebizitza dituen eraikinaren obrak kontratatzeko 3,5 milioiko aurrekontua lotu du. Uharteko Udalak NASUVINSAri doan utzirako lursail batean eraikiko dira etxebizitzok, San Esteban kalean. Etxebizitza horietara sarbidea izango duten pertsonak Uhartekoak izan beharko dute. Obra egiteko epeari dagokionez 2025. urtearen hasieran hastea aurreikusi dute eta 2026ko erdialdean amaitzea espero dute.
Erripagañan alokairu babestuko 47 etxebizitza eraikitzeko dirulaguntza adostu dute. NASUVINSArekin urte anitzeko 778.933,45 euroko gastu-konpromisoa adostu dute etxebizitzak eraikitzeko dirulaguntza gisa.
Arangurengo kasuan, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kutxa Fundazioarekin lotu du hainbat urtetarako akordioa. 742.295,92 euroko gastu-konpromisoa lotu dute Arangurenen alokairuko babes ofizialeko 40 etxebizitza eraikitzeko. Obrak 2025ean amaitzea aurreikusi dute, une horretan behin betiko kalifikazioa lortuko dute eta ordaintzeko dagoen dirulaguntzaren % 50 kobratzeko eskatu ahal izango dute.