'Iñaki Perurena. Harria Bidelagun' liburua aurkeztuko du gaur Fermin Erbiti kazetariak

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 11a, 12:29

 

Leitzako harri-jasotzaile aldeaniztunarekin elkarrizketa sakona izan du Fermin Erbitik eta Pamiela argitaletxearen eskutik 160 orrialdeko liburu batean jaso du. Gaur aurkeztuko dute liburua Perurenak eta Erbitik Iruñeko Hizkuntza Eskolan, arratsaldeko 19:30ean.

Iñaki Perurenaren hitzak eta bizitzako irudiak jaso ditu Fermin Erbiti kazetariak. 160 orrialdeko liburu honetan Fermin Erbitik Iñaki Perurena leitzar polifazetiko eta aldeaniztunari elkarrizketa luze eta sakona egin dio. Perurena, harakina, abeltzaina, aktorea, bertsozalea, historia-zalea, eskulturagilea eta beste hamaika gauzatan aritua eta aditua da. Baina, batez ere, harria izan du bidelagun.

Bere ibilbidean bidelagun izan diren senide, lagun eta ingurukoen testigantzak ere daude irakurgai liburuan. Besteak beste, Itziar Alduntzin, Gaizka Aranguren, Nerea Agirre, Iñaki Sagredo edota bere alaba Maiteren hitzak eta bizipenak jaso ditu Erbitik.

Gaur aurkeztuko dute liburua, Hizkuntza Eskolako Areto Nagusian, arratsaldeko 19:30ean. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!