Gabonetan zinemara euro baten truke joateko bonuak eskainiko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 5a, 12:09

1.500 sarrera banatuko dituzte Golem Bayona eta Golem Yamaguchi zinematara joateko abenduaren 16a eta urtarrilaren 7ra bitartean. Txartelak abenduaren 10ean 16:00etatik aurrera eskuratu daitezke Gazteriaren Etxean.

2017tik Golem Bayona eta Golem Yamaguchi zinematara euro baten truke joateko bonuak eskaintzen ditu Iruñeko Udalak. Abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra arte erabili daitezke asteko edozein egunetan eta 1.500 sarrera egongo dira eskuragarri.

14 eta 30 urte bitarteko gazteek eskuratu ahal dituzte sarrerak. Iruñean erroldatuta egon behar dute edo bertan bizi direla egiaztatu behar dute. Asteartean, abenduaren 10ean arratsaldeko 16:00etatik aurrera lortu daitezke Gazteriaren Etxera gerturatuta eta, nahiz eta azken urteotan eskaintzan handitu den, bi egunetan bukatu ohi dira txartelak. Beraz, txartelak eskaera-hurrenkeran entregatuko dira, amaitu arte.

Edozein saio eta filmetarako balio dute txartelak, jatorrizko hizkuntzan ematen direnak barne, baina ez dute balio 3Dko proiekzioetarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!