Garraio grebaren ondorioz gutxienezko zerbitzuak ezarri dituzte billabesetan ostegun eta ostiralerako

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 27a, 11:41

Ostegunean puntako orduetan gutxieneko zerbitzua %60koa izango da eta egunean zehar, baita ostiralean ere, %40koa. Gauean linea bakoitzean zerbitzu bakarra egongo da.

FSC-CCOO eta CGT sindikatuek azaroaren 28rako eta 29rako deitutako garraio greba dela eta Iruñerriko Mankomunitateak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuan gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.

Eguneko zerbitzuan %60koak izango dira puntako orduetan (6:30etik 9:30era, 13:00etatik 15:30era eta 17:00etatik 20:30era) eta %40koak gainontzeko orduetan (9:30etik 13:00etara, 15:30etik 17:00etara eta 20:30etik 22:30era). Ostiralean, ordea, Done Saturdi eguna izanik, %40koa da egun osoan zehar ezarritako gutxieneko billabesa zerbitzua.

Gaueko zerbitzuei dagokienez linea bakoitzean zerbitzu bakarra egongo da. N12, N13, N14, N15 eta N16 lineetan izan ezik, bi ordutik behin gutxieneko zerbitzu bat emango baitute.

Hasiera batean greba FSC-CCOO, CGT, FESMC-UGT eta SLT sindikatuek deitu bazuten ere, azken bi sindikatu horiek joan den astean banandu ziren sektoreko patronalekin akordioa sinatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!