Erorien monumentuan ezarriko den faxismoaren kontrako interpretazio guneari Maravillas Lamberto izena eman izana “Justizia poetikoa” dela dio Nafarroako EH Bilduko idazkari nagusi Miren Zabaletak. Negoziaketak zailak izan diren arren, gune honekin hiriak zuen arantza bat kenduko duela uste du. “Elementu frankistak eraitsi eta eraikina adieraberrituko da, iraganeko eta egungo faxismoaren salaketa ikur izan dadin”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.