Hilabete da Chill Mafiak bere agurra iragarri zuenetik. Abenduaren 25ean kontzertua eskainiko dute Iruñean eta bere azkeneko ikuskizuna martxoaren 28an izango da BECen. 10 orduko jai erraldoia aurreikusi dute. Metrika artistak joko du aurretik eta ondoren lagunez inguratuta egingo dute haien azkeneko emanaldia: Nerve Agent, Hofe X 4:40, Euskoprincess, Bengo, La Txama, Mirua eta Arepas bezalako artistekin partekatuko dituzte euren abestiak. Kolaborazioen zerrenda izen gehiagorekin osatuko dela iragarri dute.
Gau berezia borobiltzeko, "after ikaragarria" prestatu dute. Jaia goizeko 6:00 arte luzatuko da, Katza eta Bichos Raros disko-jartzaileen saioekin, besteak beste.