Kattalin Minerren ‘Moio’ gaur, Harrotuko irakurle taldean

Bidane Beloki Ezker 2024ko aza. 14a, 10:30

Kattalin Miner 'Moio' liburuaren aurkezpenean, Katakraken.

Harrotuko ‘Irakuirle’ LGTBI+ irakurle taldeak euskarazko hitzordua du gaur. Kattalin Minerren ‘Moio’ izango dute aztergai Aitor Alonso LGTBI+ aktibistak zuzenduko duen saioan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa eta aldez aurretik izena eman behar da.

Aimar Elosegi Ansa "Moio", trans mutikoa, Kattalin Minerren lagun mina, bere buruaz beste egin zuen Hernanin 2007ko apirilaren 23an. Bere heriotzak gure gizartean oso errotuta zeuden bi tabu hautsi zituen: suizidioa eta trans izatea.

Moioren omenezko ekitaldiak egin ziren urte luzez eta elkartasuna eta babesa helarazi zitzaion familia eta senideei, baina gero “normaltasuna” itzuli zela dio Minerrek. Hamar urte geroago, Minerrek bere dolu pertsonala eta kolektiboa berrikusteko beharra sentitu zuen eta horren emaitza da Moio liburua.

Moioren ingurukoen testigantzekin eta lagun baten oroimenari justizia egin nahi dionaren idazkera ausart eta zintzoarekin idatzi zuen liburua euskaraz Minerrek eta horixe izango dute aztergai Iraikurlen.

Liburuari esker trans pertsona bat izatea eta suizidioaren tabuak zabalduko dituzte berriz ere taldean, Aitor Alonso LGTBI+ aktibistaren gidaritzapean. Edonork parte hartu dezake saioan baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Telefonoz 948226326 edo 699384965 zenbaietan egin daiteke edota korreoz harrotu@pamplona.es helbidean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!