Arartekoak Andra Mari ikastolaren bikoizketa eskaera onartzeko eskatu dio Hezkuntzari

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 11a, 13:28

Aurrematrikulazio arrunta 28 ikaslerekin amaitu zen, beraz, 25 ikasleko ratioa gaindituta bikoizketa hasieratik bidezkoa dela ondorioztatu du Arartekoak.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntza Departamentuari eskatu dio Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolari urtarriletik eskatzen ari den ikasgela bikoizketa eman diezaiola eskatu dio. Lehen Hezkuntzako 26 ikasle propio eta bi matrikulazio eskaera gehiago izan arren banaketa ukatu du departamentuak.

Erakundeak ohar batean adierazi duenez, "urratu egin du ikastolarekin duen ituntze-akordioa, bai eta ratioa handitzea justifikatzeko LOMLOEk ezartzen dituen irizpideak ere". Ikastolak Lehen Hezkuntzako bi lerro izateko baimena eta itundutako hamaika unitatetarako akordioa izanik, urtarrilean Lehen Hezkuntzako bigarren mailako banaketa eskatu zuen ikasturte honetarako, aurreko ikasturtean izan zituen itundutako hamar unitateei eutsiz.

Aurrematrikulazio-aldi arrunta 28 ikaslerekin amaitu zen. Beraz, 25 ikasleko ratioa gainditu zen hasieratik, eta, hala eta guztiz ere, Hezkuntza Departamentuak ez zuen banaketa baimendu, ez apirilean argitaratutako ebazpenean, ezta irailekoan ere.

Erabaki horren aurka maiatzean jarritako gora jotzeko errekurtsoari erantzuteko hiru hilabeteko epea agortuta, ikasturte berria hastear zegoela, ikastola abuztuaren amaieran eskatu zion babesa Arartekoari.

Bi aldeen informazioa aztertu ondoren, erakundeak erabaki du Andra Mari Ikastolak eskatutako bikoizketa bidezkoa dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!