Iruñeko Udalaren aurrekontuen inguruko akordioa aurkeztuko dute gaur udal gobernuak eta PSNk

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko aza. 8a, 07:16

Joseba Asiron alkatea, artxiboko irudi batean.

Iragarritako akordio politiko baten kronika da hau; izan ere, Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak onartu eta gero, argi zegoen hiri buruzagikoak helduko zirela.

Joseba Asiron alkateak berak akordioa laster iristea espero zuela esan zuen duela bi aste, 2025eko aurrekontuen zirriborroaren aurkezpenean. Halaber, iragarri zuen 287,6 milioi eurokoak izanen zirela, hiriaren historiako handienak.

Gaur jakinen dugu zein ekarpen egin duen alderdi sozialistak; izan ere, goizeko hamarretan, 2025eko aurrekontuen inguruko akordio politikoa sinatuko dute, kazetarien aitzinean, Joseba Asiron alkateak berak, Geroa Bairen eledun Mikel Armendarizek, Zurekinen bozeramaile Txema Mauleonek eta PSNren ordezkari Maria Curielek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!