Lendakaris Muertos talde nafarrak iragarri du gitarrista ez dela gaurtik aurrera taldean izango “sexu-eraso arin bat egotzita” ikerketa prozesu judizial batean dagoelako. Sare sozialetan ohar ofizial bat argitaratu du gaur taldeak honen berri emanez eta behintzat, “prozesua amaitu eta gertaerak argitu arte” taldetik alboratu dute musikaria.
Aho batez hartu du taldeak erabakia eta berretsi dute ez dutela onartzen “taldeko kideen edo taldearen inolako abusuzko portaerarik”.
Iragarpenak bestalde, askotariko erantzunak izan ditu sareetan. Taldearen erabakia txalotu dute hainbatek eta gazte zenbaitek ere taldekideak haiekiko izandako eraso jarrerak salatu dituzte iruzkinetan. Era berean, oharrean idatzitako “eraso arin” adierazpena erabili izana salatu dute zale askok ere.
Ver esta publicación en Instagram