Etxerik ez duten edo larrialdietarako pisuetan dauden familientzako plana iragarri du Iruñeko Udalak. Intentsitate handiko gizarte-laguntza eskainiko zaie 30 familia etxegaberi etxebizitza mugagabea eskuratu dezaten. 30 familia horietatik hogei larrialdietarako udal etxebizitzetan bizi dira une honetan eta beste hamarrak Iruñeko Udalak bideratutako aldi baterako logela baliabideetan.
Esku-hartzea aurrera eramateko, Udalak urtean 278.300 euroko lizitazioa onartu du. Eta aurreikuspena da urtean 60 familiarengana iristea laguntza. Izan ere, beharretara egokitutako intentsitate handiko laguntza emango zaie kideei haien bizi baldintzak hobetzeko eta norberari egokitutako ibilbidea diseinatuz. Hala, etxebizitza egonkor bat eskuratzeko beharrezko autonomia lortuko dute bestelako etxebizitza laguntza programetan edota merkatu librean etxea lortzeko.
Gizarte laguntza honen iraupena sei hilabete ingurukoa izango da eta helburuen ebazpena lortu ahala luzatu ahal izango da. Familiaren antolaketa ekonomikoaren jarraipena ere egingo da, etxebizitzaren ordainketa edo koordainketa errazteko, edota bestelako aseguru, hornidura eta mantentze lanak ordaintzeko.