Iruñeko Udala prest da uholdeen ostean birrindutako Valentziar herria laguntzako. Hiru esparruetatik bideratuko da laguntza. Alor ekonomikotik, Iruñeak 50.000 euroko funtsa bidali du Generalitatera, DANAk kaltetutako herrietara lehengaiak eta hiritarrekiko arreta irits dadin. Bestetik, laguntza materiala ere bidaliko da bertara, bi garabi prest baitaude, Valentziako bide eta kaleak garbitu eta pilatutako autoak kentzeko helburuarekin. Lur orotako hiru ibilgailu ere bidaliko dira uholdeen zonaldera. Azkenik, lan hauetan laguntzeko giza baliabideak ere mobilizatu ditu Udalak, horretarako beren burua aurkeztu duten 10 udaltzain eta hiri segurtasuneko 8 kideren laguntzarekin.