Udazkena ipuingarria da

Bidane Beloki Ezker 2024ko urr. 21a, 10:21

Azaroaren 7tik 10era ‘Ipuingarria izango da’ liburuaren laugarren festa antolatu dute Karrikirik eta Labak. Euskal Herriko kontalari, ilustratzaile, musikari eta hamaika lagun etorriko dira hitzekin jolastera. 

Lau, lau, lau, sardina bakalau: hemen da laugarren ipuingarria. Hitzetik bihotzera arituko dira azaroaren 7tik 10era bitartean Euskal Herri osoko kontalari, ilustratzaile, idazle, musikari eta ipuinen konplizeak. 'Ipuingarria izango da' liburuaren festa Karrikirik eta Labak elkarlanean antolatu dute laugarrenez.

“Gure buruak marrazoak ozeanoan bezala ibiliko dira”, dio Karrikirik. Libre eta gure gorputzak sardinak latan bezala, estu eta bero ibiliko dira Gazteluko Plazan, Laban.

Liburu aurkezpenak, hitzaldiak edota ipuin kontalariak izango dira egunotan antolatutako egitarau zabalean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!