Bilboko unibertsitatean 1977an elkar ezagutu zuten Ruper Ordorikak eta Joseba Sarrionandiak. Orain, giro intimoan, etxeko egongelan baleude bezala, elkarrekin izandako bizipenetan oinarrituko dira. Ordorika eta Sarrionandia hainbat gairen inguruan solasean arituko dira Huntaz eta hartaz emanaldian.
Bi artistek ordu eta erdi inguruko saioa egingo dute oholtza gainean eta emanaldia kontzertu eta solasaldi arteko formatu bat da.
Nafarroako Antzerki Eskolako eszenatokian egingo dute bat Ordorika eta Sarrionandia arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke hamabost euroan, leihatilan zein online.
— Karrikiri Elkartea eta Denda (@Karrikiri) October 4, 2024