Espainiar estatuak eta enpresek Israelekin dituzten harreman politiko eta komertzialak etetea eskatu dute protestan GKSko kideek. Poliziak kateaturiko bi gazteak atxiki ditu eta aske utzi ditu ondoren. Era berean, bertan lanean ziren kazetariak ere identifikatu ditu.