Progamazioa gaur, urriak 15, asteartearekin inauguratuko da Hitzak hots errezitaldiarekin. Poesia eta musika uztartzen dituen errezitaldian Juan Kruz Igerabide irakasle eta idazleak poesiaren musikaltasunari buruz eta emakume olerkarien urritasunari buruz hausnartuko du. Jarraian, Antton Valverde euskal abeslari eta musikariaren zortzi konposizio berri interpretatuko dira, bost euskal olerkari emakumeren testuetan oinarritatutakoak: Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia, Tere Irastortza, Jule Goikoetxea eta Miren Agur Meabe. Anttonek interpretatutako konposizio bakoitzaren ondoren, Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzainak bere testuetako batzuk errezitatuko ditu, beste emakume olerkari batzuekin izandako elkarrizketei esker idatzitakoak.
Zikloko hurrengo jarduera Odola kantari: euskal kantagintzaren tragepedia izanen da, azaroaren 4an. Unai Elorriaga idazlea (2002ko Narratiba Sari Nazionalaren irabazlea) eta Josu Aurrekoetxea instrumentu anitzeko musikaria saiatuko dira erakusten amodioa, batez ere, eta heriotza ez direla olerkietako eta abestietako gai bakarrak, gerrari eta odolari ere kantatzen zaiela. Ikuskizuna ikus-entzunezko batekin osatuko da. Ikus-entzunezkoak anonimotzat jotzen zen bertso-sorta baten egilea deskubritzen du. Egile hori munduan oso ezaguna den pertsona baten senidea izan zen..
Abenduaren 13an, ostiralean, Presbiziak lagundu omen digu emanaldiaren txanda izanen da. Berako Mugaldekoak folk taldeak sortu du emanaldia, Edu Zelaieta idazle eta taldeko kidearen izen bereko liburuan oinarrituta. Beñardo Goietxe eta Raúl Garcíak osatzen dute taldea. Errezitaldiak literatura eta musika uztartzen ditu, umorea baztertu gabe.
UDAZKENEKO KULTUR PROGRAMAZIOA EUSKARAZ KONDESTABLE CIVIVOXA, 19:30
- Hitzak hots
- Urriak 15, asteartea
- Miren Agur Meabe, Antton Valverde eta Juan Kruz Igerabide
- Urriak 15, asteartea
- Odola kantari: euskal kantagintzaren tragepedia
- Azaroak 4, astelehena
- Unai Elorriaga eta Jose Aurrekoetxea
- Azaroak 4, astelehena
- Presbiziak lagundu omen digu
- Abenduak 13, ostirala
- Edu Zelaieta eta Mugaldekoak
- Abenduak 13, ostirala