Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois talde ultrako kideen kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Haritz Pascual Garjon 2024ko ira. 25a, 13:01

Iturramako taberna herritarra erasotu zuten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.

Eguerdian El País egunkariak aditzera eman duenez, Nafarroako Auzitegiak aintzat hartu ditu erasoa egitea leporatuta atxilotutakoen defentsak planteatutako errekurtsoa. Epaiaren esanetan, ez dago bertan izan zirela frogatzerik. Soilik bere DNA aztarnak tabernako txikizioan azaldu ziren kidearen kontra mantenduko du irekita prozesua. Beste guztiak aske geratuko dira, egun horretan Iruñean ziren arren, instrukzioak ez duelako frogatu Ezpalan izan zirenik.

2022ko azaroaren 8an, Osasuna eta FC Barcelonaren arteko futbol partidaren aurretik, Osasunako zaleak biltzen diren taberna erasotu zuten Boixos Nois taldeko kideek. Eraso bortitz eta azkarra izan zen, barrura sartu, topatzen zutena txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten. Horietako bi ospitalera eraman behar izan zituzten. Iturramako bizilagunek erasoa salatu zuten manifestazio jendetsuan eta hainbatetan eskuin mutur eta indar polizialen jomugan izan den Ezpala taberna herrikoaren alde egin zuten.

Horrela jaso genuen erasoaren lekukotza Euskalerria Irratian:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!