Duela astebete abiatu zen 2024ko Bardoak, Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketa. Gaurko hitzordua Iruñean izango dute Assurancetourix eta Drimtim taldeek. Zaldiko Maldiko elkartean izango da saioa, arratsaldeko 20:00etan.
Iruñeakoa ez da gaurko saio bakarra. Lekunberrian Argako Bixiguak eta Pikutara goaz taldeak arituko dira, Lekunberriko Printzan, arratsaldeko 19:00etan. EzKrashak eta Joiak Olaztin lehiatuko dira, 19:00etan Gaztetxean. Lekarozeko hitzordua 19:30ean da eta Mutilatuak eta Pirini Bardo taldeak arituko dira bertsotan, Lekarozko plazan.