Estatu Batuetako unibertsitateko bi irakasle Iruñera datoz Hutsun taldearekin txalaparta ikastera

Unai Lako Goñi 2024ko ira. 20a, 08:35

Hutsun taldeko kideak emanaldi batean. Argazkia: Hutsun Txalaparta Taldea

Gene Koshinski eta Timoteo Broscious perkusionistek, Delawareko Unibertsitateko irakasleek, astebetez ikastaro trinko bat jasoko dute iruindar taldearen eskutik

Txalapartarekiko zuten interes bereziak bultzatuta, bi perkusio jotzaile amerikar hauek, Delawareko Unibertsitateko irakasleak ezagunak, Hutsunekin harremanetan jarri ziren, prestakuntza jasotzeko. Hiru urteko elkarrizketen ondoren, proiektua gauzatu ahal izan da, eta Anai Gambra eta Mikel Urrutia, 2011n sortutako txalaparta talde honetako kideak, Koshinski eta Brosciousi harrera egiteaz arduratuko dira. Txalapartaren arauak, materialak, teknikak eta soinu mota desberdinak irakasteaz arduratuko dira astebetez.

Hala, ostegunean, irailak 26, hasiko da Iruñean musika ikastaro berri hau, astebete inguruko iraupenarekin. Lantegia, "gure kulturaren zati bat Estatu Batuetara esportatzeko aukera paregabea izango da", adierazi dute Hutsuneko taldekideek. Gene eta Tim perkusio-jotzaileak dira, eta ibilbide oparoa dute, eskarmentu handia irakaskuntzan, konposizioan eta perkusioaren hainbat diziplinatan. Bestalde, Hutsun taldea txalapartaren erreferenteetako bat da gaur egun, eta eskarmentu handia du irakaskuntzan eta agertokietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!