Iruñeko UNEDek euskara ikasteko eskola presentzialak eskainiko ditu lehenengoz

Bidane Beloki Ezker 2024ko ira. 20a, 07:52

Iruñeako UNEDen egoitza. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

A1 eta A2 oinarrizko mailak irakatsiko dira, asteazkenetan ordu eta erdiko eskoletan. Izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 22ra arte egongo da.

Hala da bai. UNEDek hizkuntzak ikastea sustatu nahi du, ikasleen beharretara egokitutako prestakuntzaren bidez, eta aurten, lehen aldiz, euskararen aldeko apustua egin du.

2024-2025 ikasturtean, euskarazko aurrez aurreko eskolak emango dituzte oinarrizko mailak ikasteko; A1 eta A2 mailak dira eskainiko dituztenak. Asteazkenetan izango dira klase presentzial horiek eta ordu eta erdiko iraupena izango dute; A1 maila 18:00etatik 19:30era eta A2 maila 19:00etatik 20:30era. Euskaraz gain, ingelesa ikasteko klaseak ere daude aukeren artean, aurrez aurre zein online.

Edozein hizkuntzatan ikasteko izena eman daiteke dagoeneko. Epea zabalik dago eta urriaren 22ra arte egin daiteke matrikula UNED Iruñearen webgunean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!