Iruñeko Udalak ostatuen ordutegiak zabaldu ditu, bihar hasiko diren Aldapako San Fermin jaiei begira: taberna arruntek 4.30ean itxi ahal izanen dute, taberna bereziek 6:00etan eta dantzalekuek 7:00etan.
Hala ezarri du Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Zinegotzigoak 2002/201 foru dekretuan oinarriturik. Ordutegiok bihar eta etzi, ostiralarekin zein larunbatarekin izanen dira indarrean.
Halaber, atzotik eta hilaren 24ra arte debekaturik egonen da Santo Domingo aldapako Baratzeen parkingean aparkatzea, Herritarren Segurtasunerako Zinegotzigoak hala erabakita. Han jartzen dituzte San Fermin Txiki festetako barraka politikoak, eta han egiten ditu Jai Batzordeak kontzertu nagusiak. Han jartzen dute auzogunea.