Chill Mafia taldeak jotzeari utziko diola iragarri du

Bidane Beloki Ezker 2024ko ira. 18a, 10:29

Chill Mafiako taldekideak. (Argazkia: Arriguri)

Taldeak bere azken lana izango den Agur eta ohore x allá va la despedida lana kaleratu berri du. Oholtzak utzi eta agur bira egingo dutela iragarri du Chill Mafiak hiru urteren ostean. Iruñean abenduaren 25ean egingo dute azken kontzertuetako bat.

Agur eta ohore Chill Mafia. Taldeak Agur eta ohore x allá va la despedida albuma kaleratuko duten azkena izango dela iragarri du Gaztea Irratian. Azken bira ere izanen dute, publikoaz agurtzeko.

Puta Ripagaña eta Mus Corrido kantak kalean ziren dagoeneko eta hauek ere biltzen ditu EPak. Bilduman ere, Gontzal Mendibilen Merezi ote abestia bertsionatu dute eta Nerve Agent izan dute bidelagun Hombre Clavo abestian. Bederatzi kanta dira guztira eta hauek zein orain arte kaleratutakoak entzuteko azken paradak izanen dira azken biran.

Kontzertuak Gasteizen (Jimmy Jazz, urriak 31), Logroñon (La Fundición, azaroak 1), Errenterian (Lekuona, azaroak 11), Iruñean (Zentral, abenduak 25), Bilbon (Kafe Antzokia, urtarrilak 3), Madrilen (La Riviera, otsailak 26) eta Bartzelonan izanen direla iragarri dute.

Chill Mafia kolektiboa Gazte arruntaren koplekin ezagutu genuen. Lagun taldea, abeslariak, produktoreak, eta oro har, musika eszena eraldatu duten taldekideak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!