Zaldiko Maldikoko irakurle taldeak ostegunean abiatuko du ikasturtea 'Mesfida zaitez' eleberriarekin

Bidane Beloki Ezker 2024ko ira. 18a, 08:09

Bea Salaberri 'Mesfida zaitez' eleberriaren idazlea. (Argazkia: Txalaparta)

Bea Salaberriren azken lanaz mintzatuko da taldea, arratsaldeko 19:30ean, Zaldiko Maldikon.

Zaldiko Maldikoko Liburuak irakurriz libertitzen gara irakurle taldeak badu ikasturteko lehen hitzordua: irailaren 19an, ostegunean, arratsaldeko 19:30ean. Bea Salaberriren (Donamartiri, Nafarroa Beherea, 1979) Mesfida zaitez bere azken eleberria izango dute esku artean.

Nafarroa Behereko landa eremutik Baionara ikastera joanda den Laurendia gaztea da eleberriko protagonista eta ingurukoek mesfidatzeko esaten diote. Jakin nahiak, kontzientzia politikoa eta zalantzak sortuko zaizkio gazteari, eta horrela, ETA erakundearen laguntza sarean sartuko da, fardelak batera eta bestera eramaten lehenik, etxean kideak aterpetzen gero.

Salaberriren hirugarren literatura lana da. Baionak ez daki (Susa, 2015) helduentzako ipuin liburua argitaratu du, bai eta Oihenartea ez da hunki (Elkar, 2023), eta azkenik, Mesfida zaitez (Txalaparta, 2024).

Irakurle taldea irekita da euskaldun guztientzako eta ostegunean abiatuko dute ikasturtea, 19:30ean, Zaldiko Maldiko elkartean bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!