Iruñeko Udalak 3,2 milioi euro bideratuko ditu etxerik ez dutenei laguntzeko

Unai Lako Goñi 2024ko ira. 16a, 19:59

Aurreko urtearekin alderatuta %80a igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua

Diru kopuru gehiena bizitokietako gastura, pentsio programara eta aterpeetara bideratu du Udalak. Azkeneko hilabeteetan egindako ahalegin ekonomiko zein baliabideen ingurukoa nabarmendu nahi izan du Joxe Abaurrea, hirigintza, etxebizitza eta 2030 Agendako zinegotziak.

Herritar gehiago hartzeko Udalak duen ahalmena mugara iristen ari da eta horregatik  “erakundeen arteko elkartasun estrategia amankomunetik iritsi beharko da egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntza emateko aterabidea”, Abaurrearen esanetan. “Baliabideak mugatuak dira, eta horretaz jabetu behar dugu. Etxegabetzeen fenomenoa ez da bakarrik Iruñeko Udalaren ardura, globalagoa da. Guk ahaleginak biderkatu ditugu eta gainerako erakundeekin batera aritu beharko gara hurrengo hilabete eta urteetan elkarlanean  denon artean irtenbidea topatzeko”.

1.524 pertsonari eman die ostatu Iruñeko Udalak eta urte amaieran 2.200era iritsi daiteke kopurua. 6.000 ostatu-gau bideratu dira orain arte. Berritasunen artean, udalarenak diren etxebizitzak birgaitzen hasi direla zaurgarriak diren familiak hartzeko edota autonomia hobetzeko prestakuntza programa, paperik gabeko gazte migratzaile talde bat prestatzen aritu direlarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!