Abian da 2024ko Iruñeko Bertsopaper Lehiaketa

Bidane Beloki Ezker 2024ko ira. 16a, 14:05

Dagoeneko zabalik da izena emateko epea eta azaroaren 29ra arte luzatuko da. Bosgarren edizio honetan ere hiru dira kategoria nagusiak eta Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete.

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa abian da. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatu dute sariketa bosgarrenez,  bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz.

Hiru kategoria bereizten dira: txikiena, 2011an edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2006an edo lehenago jaio direnentzat.

Sariak ere kategorien araberakoak izango dira. Txikien mailan 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak izango dira saria. Bigarrenean, 150 eta 350 euro arteko diru-sariak. Eta helduen kategorian, 500 eta 1.500 euro arteko diru-saria.

Izena emateko epea zabalik dago eta azaroaren 29ra arte aurkeztu daitezke lanak Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearen bitartez. Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete eta lehiaketako oinarri guztiak kontsultatu daitezke dagoeneko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!