68 plazako Lan Eskaintza Publikoa onartu du Iruñeko Udalak

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko ira. 13a, 07:52

Aurreikusitako plazen artean gehienak udaltzainentzat dira: 22. Halaber badira hamar langile sozialentzat eta beste hamar administrari laguntzaile eta ofizialentzat.

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 68 plazako Lan Eskaintza Publikoa onartu du 2024 urterako. Horietatik 53 jubilazioei aurre egiteko birjarpen tasarekin loturikoak dira, eta beste 15 egonkortze tasarekin loturikoak.

Lan eskaintzarik zabalena Udaltzaingoarena da. Tokiko Gobernu Batzordeak lehen mailako agenteen 13  plaza onartu ditu, eta 9 inspektore plaza. Bigarren eskaintzarik handiena gizarte langileentzakoena da, hamar plazarekin.

LAN ESKAINTZA PUBLIKOKO PLAZAK

BIRJARPEN TASA
-Udaltzaingoko inspektore izateko 9 plaza.
-Udaltzaingoko lehen mailako agente izateko 13 plaza.
-Funtzionamenduko laguntzaile izateko 3 plaza.
-Ofizial administrari izateko 3 plaza.
-Ofizial Administrari Pertsonal plaza 1.
-Gizarte Langile izateko 10 plaza.
-Ofizial administrari plaza 1, osagarriarekin.
-Administrari laguntzaile izateko 5 plaza, osagarriarekin.
-Administrari laguntzaile plaza 1.
-Laneko Medikuntzako Unitateko buru izateko plaza 1.
-Hiri Altzarien Zerbitzuko buru izateko plaza 1.
-Obra Publikoen Zerbitzuko buru izateko plaza 1.
-Zerbitzuburu plaza 1.
-Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikari plaza 1.
-Euskara-itzultzaile plaza 1.
-Gizarte Enpleguko ofizial plaza bat (Azaleztapena).

EGONKORTZE TASA
-Kulturako goi-mailako teknikari plaza 1.
-Azpiegitura Zerbitzuko buru izateko plaza 1.
-Albaitari plaza 1.
-Erdi-mailako tituludun plaza 1.
-Desinfekzio Zerbitzuko buru izateko plaza 1.
-Ehorzle laguntzaile izateko 2 plaza.
-Hiri Kontserbazioko Mantentze Laguntzaile plaza 1.
-Arkitekto plaza 1.
-Bateraezintasuna duten erdi-mailako tituludunen 2 plaza.
-Gizarte Hezitzaile 4 plaza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!