Hodei magoa: "Haurrek ulertu dezaketen helduentzako magia egiten dut"

Miren Mindegia 2024ko abu. 30a, 12:07

Hodei magoak 'Aparición' ikuskizuna emanen du  irailaren 6an (ostirala) 19:00etan Gayarre antzokiaren atarian, udako egitarauaren eskutik

Antzoki guztietan omen dago mamuren bat. Irailaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Hodei magoa Gayarre antzokiko mamua agerraraziko du, edo horretan saiatuko da behintzat, magoaren atzean dagoen Odei Domingok argitu moduan. Emanaldia antzoki iruindarrak antolatu duen udako egitarauaren eskutik dator eta heldu zein haurrentzat izanen da: "Askotan azpimarratzen dut hori, izan ere, beti esaten dut nik egiten dudan magia haurrek ulertu dezaketen helduentzako magia dela". 

2014an hasi zen Domingo bere ikuskizun propioak ekoizten, duela hamarkada bat beraz, nahiz eta txikitatik piztu zitzaion magiarako sena: "Uda batez magia ikuskizun bat ikusten ari nintzela, magoak eszenatokira atera ninduen, eta une horretan esan nuen: 'Hara, interesgarria!". Hala, gurasoei merkatuan zeuden magia jolas guztiak eskatu eta ikasten hasi zen, bere kabuz. 8 urte besterik ez zituenean bere lehen ikuskizuna eman zuen etxean, senitartekoei, eta hauek aho bete hortz utzi zituen. Bizpahiru urte geroago eman zuen bere lehenengo jendaurreko ikuskizuna, eskolan bertan, eta hortik aurrera ez da gelditu. EITB-ko Irrien Lagunak saioaren eskutik magiaren industria barrutik ezagutzeko aukera izan zuen eta 18 urterekin bere ikuskizun eta muntaiak egiten hasi zen. Dagoeneko badago bera erreferentzia hartuta magoa izatea erabaki duenik, bera txikitan nola. 

Bere ibilbideari errepasoa egiteaz gain, aurrez aurre Hodei magoaren trukoetako bat bizitzeko aukera izan dugu Guardasola saioan. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!