Euskal Herriko rock doinuek dantzan jarriko dituzte etxeko txikienak ‘Txiki Rock’ ikuskizunaren eskutik. Taldekideek azaldu bezala, ez da kontzertu arrunta. Abeslariak euskal musikarien, taldeen eta kantuen azalpenak emango ditu ikuskizuna igaroa ahala, publikoan dauden txiki zein nagusientzat.
Musika, dantza eta emanaldia lagunduko duten ikus-entzunezko zenbaitez gozatzeko aukera izango da. Bestalde, ‘Txiki Rock’ familientzako kontzertu bat izanik, bolumena txikienentzat egokituta egongo da.
Txiki Rockeko kideen helburua ongi pasatzeaz gain, “umeak beraien senideei hainbeste gozarazi zien musika horretara hurbiltzea eta mundu horretan barneratzea da”.
Hertzainak, Baldin bada, Itoiz, Ken Zazpi, Urtz, Negu Gorriak, Delirium Tremens, EH Sukarra… eta beste hamaika talderen kantak joko dituzte musikariek gaurko emanaldian. Arratsaldeko 19:30ean Ezpeleta Jauregian izango da kontzertua. Sarrera doakoa da edukiera bete arte.