Erakusketa honetan Agustina Oterok, zirriborroak, azterlanak eta ikerketak aurkezten ditu, giza buruaren azterketa formalean eta egiturazkoan oinarritutako bere sortze-prozesua islatzen dutenak. Marrazkiak akuarela, ikatz-ziri, tinta litografiko, pastel eta sanginaz eginak daude. Gainera, egurrezko sei collage eta burdinazko hiru eskultura ere ikusgai daude.
Agustina Leonen jaio zen 1960an, eta urteak daramatza formak eta bolumenak esperimentatzen, beruna, burdina, harria eta hormigoia bezalako materialen bidez.
Irailaren 14ean Agustina Oterorekin eta Luis Garde poetarekin izandako topaketa da ekimenaren baitan antolatutako ekintzen artean aipagarriena. Egun horretan bi erakusketetara egindako bisita batean parte hartu ahal izango da, Ziudadelan 11:00etan eta Oteiza Museoan 12:30ean. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena 948332074 telefonoaren bidez edo harrera@museooteiza.org helbide elektronikoaren bidez.