UPNk Lizarrako jai herrikoiak arriskuan jarri ditu Bota txosnaren debekuarekin eta jai eremutik urruntzearekin

Nerea Garcia Valencia 2024ko uzt. 19a, 12:30

Erabakiek haserrea eragin dute auzokideen eta tokiko erakundeen artean, ospakizunen muina bera arriskuan ikusten dutelako.

La Bota peña, 2015etik Lizarrako jaietan parte hartzeagatik ezaguna, txosna jartzeko baimenik gabe geratu da. Txosnarekin bildutako dirua ezinbestekoa dela azaldu dute La Botako arduradunek, besteak beste, Dianak, Kalejirak eta kontzertuak finantzatzeko. Izan ere, diru-sarrera horiek gabe, jarduera horiek, udalaren dirulaguntzarik jasotzen ez dutenak, bideraezinak bihurtzen dira.

Gainera, Ikasle Abertzaleak, mugimendu feminista eta Sare bezalako taldeek txosnak jarri ohi dituzte autobus geltokitik gertu, eta Los Llanos zonaldera joan beharko dute. UPNk eta PSNk zarata, herriko ostalaritzarekiko lehia desleiala eta haurrentzako barrakekiko bateraezintasuna argudiatu dituzte. Hala ere, erakundeek salatu dutenez, funtsik gabeko aitzakiak dira, Udalaren oniritzirik ez duten espazioak kentzeko.

Lizarrako herritarrek manifestazioa deitu dute larunbat honetarako, arratsaldeko 20:00etan, San Andres kaletik abiatuta eta euren espazio herrikoiak defendatzeko eta kohesioaren eta nortasun lokalaren isla izan diren jaien espirituari eusteko erabakia hartu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!