Hamaika plan programak egunero plan bat proposatzen du Gaztediaren Etxean. Uda amaierara arte, abuztuaren 31ra arte, arratsaldero jarduera bat proposatu dute 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, 19:00etatik 20:30era. Jarduerak dohainik dira eta ez da aldez aurretik izena eman behar.
Eskulanak, tailerrak, dantzak eta antzerki tailerrak dira nagusi. Izan ere, programaren xede nagusia aisialdiko eta garapen pertsonaleko jarduerak eskaintzea da bat eskaintzea, doan eta modu inklusiboan. Programatutako jarduerak oso zehatzak eta aldi berean askotarikoak dira, ahalik eta interes eta gustu gehien aintzat hartuta.
Kontsultatu hemen informazio osoa.