Lan istripua izan zuen FCCko langile batek sanferminetan

Bidane Beloki Ezker 2024ko uzt. 18a, 12:28

FCC enpresako langileak elkarretaratzean. (Argazkia: LAB)

Uztailaren 10ean gaueko txandan altueran lanean zegoen langilea erori zen eta larri ospitaleratuta dago. Enpresa batzordeak gertakarien ikerketa amaitzean salatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu. 

FCC Medio Ambiente enpresako langile batek lan istripua izan zuen sanferminetan. Uztailaren 10ean gaueko txandan gertatu zen ezbeharra altueran lan egiten ari zela erorketa izan zuenean langileak, gaur egun larri ospitaleratuta jarraitzen du.

Iruñerriko Mankomunitateak sanferminetan garbiketa lanak egiteko azpikontratatuko enpresa da FCC eta istripua gertatu zenetik elkarretaratzeak egin dituzte lankideek elkartasuna eta babesa adierazi eta gertatutakoa salatzeko.

ATSU eta LAB sindikatuek osatzen dute enpresa batzordea eta gertakariak salatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu batzordean ikerketa amaituta eta istripuaren nondik norakoak ezagututa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!