Merkatarien karrikatik eskatu dituzte zazpi ospitaleratzeen artetik hiru: bik aurpegian izandako kolpeengatik eskatu dute eta batek besoan jasotakoarengatik. Telefonika inguruan izan dira beste bi eskaera: hankan eta besoan izan dituzte zauriak. Zezen plazan izan dira azken bi eskaerak: zapaltzea izan du bizkarrean lasterkari batek eta beste bat erorita konortea galduta eraman dute.