SANFERMINAK 2024

Itxaso Agirre (Karrikiri): “Karrikiri ezagutzen ez dutenei azaltzen diegu zergatik eta zertarako gauden hemen”

Euskalerria Irratia 2024ko uzt. 10a, 11:25

Sanferminetako arroparen eskaintza berezia eta askotarikoa du Karrikirik egunotan. Zabalik daude egunero goizez, 10:30etik 14:00etara.

Txuria ere atera du Karrikirik dendako erakusleihora. Eskaintza berezia dute sanferminetan, askotarikoa, eta euskalduna. Itxaso Agirrek zabaldu dizkigu dendako ateak Sanfermintza saioan eta azaldu bezala, sanferminetan ere Karrikiriren aldarrikapenak izaten dira nagusi.

“Gehien saltzen duguna kamisetak dira”, adierazi du Agirrek. “Zapiak eta galtzak ere saltzen dira, baina batez ere kamiseten bila dator jendea. Euskaren alde eta zezenketen kontrako kamisetak saltzen dira gehien”, nabarmendu du.

Hala ere, ez dute betiko eskaintza baztertu. Jostailuak, liburuak, diskoak eta askotariko materialak saltzen dituzte Karrikirin sanferminetan ere. Sanferminetan Karrikiri oasi txiki bat dirudiela dio Agirrek. Lehenengo egunak mugituak izan dira eta orain, “beste patxada batekin, baina oso gustura” daudela adierazi du. Goizez dago zabalik Xabier karrikako txokoa, 10:30etatik 14:00etara, adin guztietarako bezeroak artatzeko prest.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!