Bost metro daude Nafarroako Museoaren hesitik Santo Domingo aldaparaino eta hortik beretik erori da gaur 6:34ean 18 urteko gaztea. Zuhaitzek ekidin dute kolpea larriagoa izatea. Kontziente eta egonkor eraman du anbulantzia batek gaztea Nafarroako Ospitale Unibertsitariora. Gertakaria izan den lekuraino gerturatu dira anbulantzia bat, Erreskate Teknikorako Taldea, Trinitarioetako suhiltzaileak eta udaltzaingoa.