Jota kantariak izanen dira gaurko sanferminen egitarau ofizialean. Haientzako eguna izandatua dute uztailaren 9a: Iruñeko Udaletxeko plazan izanen dira lehendabizi 18:30ean eta 19:00etan Sarasateko eskenatokira igoko dira.
Horrez gain, txistularien 65. alardea ere izanen da gaur. Tradizio handiko hitzordua Sarasaten izanen da 12:00etan.