46 urte joan dira polizia tiro batek German Rodriguez hil zuenetik. Zezen plazan izan zen 1978ko uztailaren 8 hartan. Ordutik iruindarrek eta Sanferminak 78 Gogoan plataformak egia, justizia eta ordainak eskatzen dituzte zezen plaza horretan poliziaren oldarraldiak sortu zituen biktimentzat.
Aurten ere, gaur gogoratuko dute German, haren omenezko hilarriaren alboan. 13:00etan izanen da aurreskua, Mikel Lasarteren bertsoak izanen dira gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta pankartak bilduta aterako dira zezen plazatik eta omenaldia eginen diote Orreaga kaleko oroitarrian.
78ko Sanferminak Gogoan plataformatik "indartsu" segitzen dute egia, aitortza eta ordaina eskatuz.