Aritz Ibañez eta Itsaso Martinez (Duguna): "Has gaitezen dantzan guztiok"

Euskalerria Irratia 2024ko uzt. 6a, 11:01

Duguna dantza taldeak elkarrekin hartu du uztailaren 6ko gosaria txupinazoa jaurti aurretik. Aritz Ibañez eta Itsaso Martinez taldekideek onartu dute ia lo egin gabe eta hamaiketakoa irentsi ezinik daudela kirioak dantzan.

"Lorik ia egin gabe eta gosaria irensteko ia aukerarik gabe" daude Aritz Ibañez eta Itsaso Martinez Duguna dantza taldeko kideak. "Burua hotz mantendu eta esan beharrekoa esateko indarra gordetzen ari gara", esan dute txupinazoa jaurti aurreko minutuetan. "Taldean disfrutatzeko eguna da gaurkoa. Elkarrekin ospatu eta maitasuna elkarri emateko uztailaren 6a izanen da bereziki aurtengoa", adierazi dute. Dantza da sanferminetako osagai nagusia askorentzat eta dantza genero guztiak ordezkatu nahiko lituzkete txupinazoan: "Dantzak merezi du horrelako aitortza bat". Datozen egunetan, prozesioan aterako dira, uztailaren 7an eta 14an eta udaletxeko plazan arituko dira. "Has gaitezen dantzan guztiok", esan dute, kontent.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!