SANFERMINAK 2024

Konpartsaren agurra gaur, Udaletxe plazan

Euskalerria Irratia 2024ko uzt. 14a, 08:00

Sanferminetako azken hitzordua dute erraldoi eta buruhandiek. Irteera 09:30ean izango da Ezpeleta jauregitik eta agurra Udaletxe plazan izango da, erguerdian.

Kale Nagusia, Eslaba, San Frantzisko, Kontseiluko plaza, Zapateria eta Udaletxe plaza. Hortik abiatuta Konpartsak Udalbatza lagunduko du, kale hauetan zehar: San Saturnino eta Kale Nagusia, San Lorentzo
elizaraino. Bertan San Ferminen Zortziurrena ospatuko da eta atsedenaldia Kale Nagusian izango da.

Ondoren, berriz ere Konpartsak Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kaleetan, Udaletxe plazaraino. Bertan, dantza eginen du Konpartsak eta amaitzean, Udaletxe plazatik irten eta Merkaderes eta Kalzeteros kaleetan ibiliko da, Udaletxe plazara itzuli arte.

Azkenik, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak agurra eginen du Udaletxe plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!