Konpartsak prozesioa lagunduko du San Fermin egunean

Euskalerria Irratia 2024ko uzt. 7a, 08:00

Goizean goiz 09:30ean abiatuko dira erraldoiak Ezpeleta jauregitik eta San Ferminen prozesioan izango dira dantzan.

Ezpeleta jauregitik aterako da Konpartsa. Kale Nagusia, San Saturnino eta Udaletxe plaza zeharkatuko ditu lehenbizi, eta bertatik, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak Udalbatza lagunduko du Merkaderes eta Kuria karriketan zehar, Katedralera iritsi arte. Itzulera bide beretik kontrako noranzkoan egingo dute: Kuria, Merkaderes, Udaletxe plaza, San Saturnino, Kale Nagusia eta San Lorentzo elizaraino helduko dira.

Bertatik, San Ferminen prozesioa abiatuko da kale hauetan
barna: Takonera, San Anton, Zapateria, Kalzeteros, Udaletxe plaza, San Saturnino eta Kale Nagusia, atsedenaldia 12:00etan eginen dute.
Elizkizuna amaitzean Kabildoarekin eta Udalbatzarekin batera joanen
dira katedraleraino: Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes eta Kuria katedraleraino.

Eliz atarian konpartsak dantzatuko du. Udalbatza Udaletxera itzuliko da, Kuria eta Merkaderes kaleetan eta Udaletxe plazan. Gero, Konpartsa Ezpeleta jauregirantz abiatuko da San Saturnino kalea eta Kale Nagusia zeharkatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!