"Elkarrez zaintza gozagarri" dioen peña pankarta baten atzean azaldu dira HIESAren kontrako hiritar batzordeko kideak. Gaur arratsaldean kalejiran festetarako kondoi banaketa eginen dute, sanferminetan denok modu osasuntsu eta seguroan goza dezagun. "Festetan sexu harremanak biderkatzen dira eta hauetaz gozatzeko beharrezkoa da informazioa eta seguroa izateko baliabideak izatea" azaldu du batzordeko Izaskun Aranak. Ekimenarekin bat egin dute Nafarroako Gobernua, iruñeko Udala, Peñen Federazioak eta Herri Sanferminak.
Kanpaina honen bidez, jaietan egiten diren sexu- eta/edo maitasun-topaketetan prebentzio-neurrien erabilera bultzatzeko, 195 material-kaxa banatuko dira Iruñeko taberna, peñetan eta jai-guneetan. Kutxa bakoitzak preserbatibo maskulino bat edo kanpo-erabilera duen preserbatibo bat, preserbatibo femenino bat eta barne-erabilera duen preserbatibo bat, latexezko toalla bat eta preserbatibo maskulino bat eta lubrifikatzaile-monodosi bat dituen txarteldegi bat ditu. Kutxak erabilgarri egongo diren espazioak ikusgai jartzeko, kartel espezifikoak jarriko dira.