SANFERMINAK 2024

Iruñea Antitaurinak kalejira antolatu du uztailaren 7an zezenketarik gabeko saferminak eskatzeko

Nerea Garcia Valencia 2024ko uzt. 2a, 13:13

Iruñea antitaurina erakundeak etorkizuneko sanferminen alde lanean jarraitzen du eta uztailaren 7tik 14ra zezen plazan gertatzen dena astakeria bat dela salatzen dute.

Tauromakiaren gainbehera nabaria dela adierazi dute. Izan ere, Gasteizen urteak daramatzate zezenketarik egin gabe, jenderik ez zihoalako. Tuteran eta Bilbon aldiz, zezen-plazak ia hutsik ikusten dira eta Errriberako hainbat udalek salgai jarri dituzte zezen plazak. Nazioartean ere tauromakiak ez du osasun onik, 10 urteko borrokaren ondoren, joan den hilean Kolonbiak adibidez, zezenketak debekatu zituelako. 

Elkarteak nabarmendu duenez, zezenketetan eguzkitan jartzen den jende gehiena ez da zezenak gaizki tratatzen eta hiltzen ikustera joaten plazara, askariaz eta txarangaz gozatzera baizik. 

Iruñea antitaurinatik, etorkizuneko nahi ditugun sanferminak lortzeko jai ereduaren aldaketari ekin behar zaiola diote, izan ere, animaliekiko tratu txarrak ezin dira gure jaien oinarria izan. 

Uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan zezenketen aurkako kalejira antolatu du Iruñea antitaurina elkarteak. Urtero bezala, kalejira Udaletxe plazatik abiatuko da eta 3Indarrok elektrotxarangak jai giroan murgiltzen lagunduko du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!