Sanferminetan entzumen-desgaitasuna duten pertsonek zeinu-mintzairaren interprete-zerbitzua izango dute larrialdi-egoeretarako. Nafarroako pertsona gorren familien Eunate elkarteak ematen du zerbitzua SOS Nafarroako zentroarekin elkarlanean kudeatuta.
Zerbitzua uztailaren 6ko 09:00etatik 15eko 09:00etara egongo da eskuragarri, eta Iruñean eta eskualdean bizi diren pertsona gorrei zein edozein entzumen-urritasuna dutenei arreta emango diete. Edozein motatako larrialdi-zerbitzuekin harremana errazteko tresna da; poliziarekin, epaitegiekin, ospitaleekin edota suhiltzaileekin, esaterako.
Zerbitzuan eskatzeko SOS Nafarroarekin jarri behar da harremanetan eta interpretea eskatu. Dagoeneko Nafarroan erregistratutako pertsonak SOS Nafarroarekin jar daitezke harremanetan, SMS bidez (650738005) edo faxez (848425622). Erregistratu gabeko pertsonek zuzenean 112 larrialdi zenbakira deitu beharko dute.