Nafarroako produktuak sustatzeko, saltzeko eta dastatzeko karpa izango da Sarasate pasealekuan. Ekainaren 29an irekiko dute eta uztailaren 14ra arte egongo da zabalik goizeko 11:00etatik gaueko 23:00etara bitartean. Iruñeko Udala, CPAEN-NNPEK, INTIA, Nafarroako Artisau Elikagaien Egileen Elkartea eta Bizilurrek elkarlanean antolatu dute.
Kalitate zigilua duten mota guztietako produktuen erakusleiho izango da: gozokiak, hestebeteak, gaztak, jatorrizko izendapen ardoa, likoreak, artisau-garagardoa, pintxoak eta ogitartekoak. Gainera, produktuen prezioa zaindu dutela nabarmendu du Maria Angeles Muñoz Artisau Elikagaien Egileen Elkarteko arduradunak. “Barran zerbitzatutako pintxoen eta edarien prezioa ezin izango da, inola ere, inguruko ostalaritza-establezimenduek ezarritakoak baino handiagoak”, azaldu du Muñozek.
Bi gunetan banatuko da eremua. Batetik, produktuak erosteko azoka, eta bestetik, bermuta eta otorduak egiteko txokoa. Publiko zabalari zuzendutako proposamena da eta bertako zein nazioarteko bisitariek produktua ezagutzeko asmoz antolatu dute.