Indarkeria matxista salatu dute. iruñeko Alde Zaharrean bizitzen ari diren egoeraren berri eman eta halako jarrerak ez dituztela onartuko adieraztera atera dira kalera. Talde transfeministak argi esan du: "Sobran daude indarkeria matxistaren ezein modu. Gure auzoak eremu segurua izan behar du".
Sanferminetarako gero eta gutxiago falta den honetan, uste dute, halako protestek inoiz baino zentzu gehiago dutela. Jai eremua ere, gune segurua izan dadin gizarte osoaren inplikazioa eskatu dute. Hala nola, uztailaren 4an, gauean eginen den manifestaziora batzeko deia egin dute.