Iruñeko Alde Zaharreko eguna ospatuko dute bihar

Bidane Beloki Ezker 2024ko mai. 24a, 13:31

Auzoak berak antolatuta, auzoarentzat eta auzolanean aste osoko kultur ekitaldien ostean bihar ospatuko dute auzoko eguna. Egitarau zabala prestatu dute horretarako adin guztiendako jarduerak tarteko. Alde Zaharreko jai batzordeko Leticia Molinak azaldu ditu xehetasunak.

Iruñeko alde zaharreko bizilagunek bihar, maiatzaren 25ean auzoko eguna ospatuko dute, auzoak berak antolatuta, auzoarentzat eta auzolanean. Aste osoan zehar kultur jarduerak antolatu dituzte, erakusketak, hitzaldiak, krosa eta bisitak tartean. Eta bihar, egun osoko egitarau zabalarekin eta adin guztiendako jarduerekin ospatuko dute auzoko eguna.

Leticia Molina Alde Zaharreko jai batzordeko kideak azaldu bezala "auzokideei begira dauden ekimemank prestatu ditugu". Txikientzako puzgarriak, herri bazkaria edota bertako artisauen azoka izango dira programazioaren baitan.

Eta Molinak adierazi du eguerdiko 12:30ean "auzokoendako unetxo berezia" izango dela, Jito Alaien auzoko argazkia eginen dute eta. Erraldoiekin, eragile kulturalekin, eta noski, auzokideekin batera aterako dute urteroko argazkia. Alde Zaharreko auzoaren sendotasuna aldarrikatzeko Molinak adierazi bezala. Hamabost txokotan banatu dute antolatutakoa eta goizean goizetik Joaldunen doinuekin abiatuko dute jaia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!