SANFERMINAK 2024

Chill Mafia, Izaro, Gorka Urbizu eta Zetak, sanferminetan kontzertuetan

Euskalerria Irratia 2024ko mai. 21a, 11:14

Gazteluko plazako eszenatoki nagusian Chill Mafia, Izaro, Gorka Urbizu, Zetak, Hofe, Rotten XIII edota El Drogas izango dira. Konpainia plazan nazioarteko doinuek dute hitzordua eta Foruen plazan DJek.

Gazteluko plazan kokatuko da aurten ere Sanferminetako eszenatoki nagusia eta bertako musikariak izanen dira protagonista, Nafarroatik kanpora arrakasta izaten ari diren artista lokalak: Izaro, Chill Mafia, Rotten XIII, Zetak Gorka Urbizu, Melenas, El Drogas, La Casa Azul, Maruxak, Belen Aguilera, Las Ninyas del Corro eta Foyone.

Aurrekontuari dagokionez, iaz, 2023an Gazteluko plazako programazioko aurrekontua 241.000 eurokoa izan zen eta aurten 239.000 eurokoa. Konpainia plazan berriz, iazko datua 47.130 euro da eta aurtengoa berriz, 50.920 euro da. Maider Beloki Kultur zinegotziak adierazi duenez %10 inguruko igoera egon da kontzertuen aurrekontuan.

Konpainia plaza

Formatu txikiagoko kontzertuak eta nazioarteko musikariak eta musika estiloak ekarriko ditu aurten Udalak Konpainia plazara. Jamaika, EEBB, Mexiko eta Argentinako musikariak tartean eta reggae, dub, gospel, cumbia edota elektronika estiloak. Los Lazkoz eta Pablo Cotton, Sonido Tupinamba, Claire Martin Quartet, Borla, BIM, The Titanians,Champian Fulton Trio, Colectivo Ostatua, Staples Jr. Singers. Tremendo Piquete, A Thousand Horses, maKeda, Mad Professor, Roots Daughters, Hofe x 4:40, Son Rompe Pera eta Safu.

Arratsaldeko egitarauan bertako artistak izango dira oholtza gainean eta gauen berriz, bestelako doinuek izango dute tartea.

Foruen plaza

Dj saioak Foruen plazan izanen dira aurten ere. Euskadi Gazteako DJ-ak arduratuko dira entretenimenduaz hainbat egunotan. Arratsaldetan ere emanaldiak antolatu dituzte Nafarroako musika jartzaileen eskutik.

Egitaraua egunez egun

  • Uztailak 6, larunbata: Gazteluko plazan Izaro eta Konpainia plazan Los Lazcoz + Pablo Cotton eta Sonido Tupinamba.
  • Uztailak 7, igandea: Gazteluko plazan Chill Mafia eta Rotten XIII, eta Konpainia plazan Claire Martin Quartet eta Borla.
  • Uztailak 8, astelehena: Gazteluko plazan Zetak eta Konpainia plazan BIM (Benin International Musical) eta The Titanians.
  • Uztailak 9, asteartea: Gazteluko plazan Gorka Urbizu eta Melenas, eta Konpainia plazan Champlan Fulton Trio eta Colectivo Ostatua.
  • Uztailak 10, asteazkena: Gazteluko plazan El Drogas eta Konpainia plazan Staples Jr. Singers eta Tremendo Piquete.
  • Uztailak 11, osteguna: Gazteluko plazan La Casa Azul eta Maruxak eta Konpainia plazan A Thousand Horses eta maKeda.
  • Uztailak 12, ostirala: Gazteluko plazan Belén Aguilera eta Konpainia plazan Mad Professor + Roots Daughters: Sandra Cross, Sister Audrey eta Amarra eta Hofe x 4:40.
  • Uztailak 13, larunbata: Gazteluko plazan Las Ninyas del Corro eta Foyone, eta Konpainia plazan Son Rompe Pera eta Safu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!